lunes, 1 de diciembre de 2008

IRTEERAK:

Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloa:

1.A-B ARTIUM MUSEORA "ZURE NEURRIRA" (urtarrilaren 16)
2.A-B ARTIUM MUSEORA "ZURE NEURRIRA" (urtarrilaren 14)
2.A-B SASTARRAIN BASERRI ESKOLA (Maiatzaren 27tik 28arte)

Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa:

3.A-B IRRISTAKETA (martxoaren 2tik 6arte)
4.A-B IRRISTAKETA (apirilaren 20tik 25arte)
3.A GARAIORA. EZAGUTU HEGAZTIAK (martxoaren 11an)
3.B GARAIORA. EZAGUTU HEGAZTIAK (martxoaren 19an)
4.A-B OÑATIKO NATUR ESKOLAKO BISITA (maiatzaren 20an)

Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa:
5.A-B IBILBIDEAK ZADORRAN ZEHAR (azaroaren 24an)
6.A-B KANTAURI MENDILERROA (urriaren 28an)
6.A ELGOIBARKO BARNETEGIA (maiatzaren 4tik 8ra)
6.B ELGOIBARKO BARNETEGIA (maiatzaren 11tik 15era)

GURASO ELKARTEA


Ikastolan IKASBERRI Guraso Elkartea dago. Batzordeko partaideak hauexek dira: presidente den Natalia Aranegi; Rakel Garcia, Begoña Sanchez, Amaia Mujika... Ekintza osagarrien. Hilabetero elkartzen gara ikastolan eta hauek irekiak izaten dira. Beraz, edozein hurbildu daiteke eta parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Haurrak hori ikusi, hori ikasi

miércoles, 26 de noviembre de 2008

HAURREN ISTRIPUAK




Eskola-umeen osasunari kalte egiten dioten alderdi nagusietakoak dira istripuak; hala ere, gauza asko egin ditzakegu horietako gehienak ez gertatzeko. Horretarako, eguneroko bizimoduan arriskugarriak diren egoerak detektatu eta prebentzio-jarrerak bultzatu behar ditugu haur eta gaztetxoen artean.
Ikasleei emango zaizkien fitxetan haurtzaroan istripua izateko arriskua duten egoerak eta maiz gaizki egiten diren gauzak ageriko dira. Jarduera gelan egingo da, tutorearekin.Ikasleek honako lanak egingo dituzte:- Eskura dituzten fitxak bikoteka ordenatu.- Arrisku-egoerak dituztenak identifikatu.- Horietako bakoitzean dauden okerrak bilatu eta adierazi.- Eszena zuzenak dituzten fitxak margotu.Ikastaroan parte hartzen duen ikasmaila bakoitzari material didaktiko desberdina emango zaio, bere adinari eta bizimoduari egokitua.Familientzako informazioa: Ikasleei informazio-orria emango zaie beren familientzat.
Irakasleentzako inkesta.
Helburuak
- Arrisku egoerak identifikatzea.- Haurren istripurik ez gertatzeko prebentzio ohiturak zein diren jakitea eta baliatzea.
Gaia
Osasunerako hezkuntza
Hartzaileak
Haur Hezkuntza (3. maila) eta Lehen Hezkuntza (1., 2., 3., 4. eta 5. maila).

Gaur egun, lehen ez bezala, oso eskura dugu janaria munduko zati honetan. Ugaritasun honek obesitatea bihurtu du elikaduraren arazo nagusia mundu garatuan. Gure betiko janariak ordezkatzen ari diren jakiak (industrialak, sasoiz kanpokoak…, etab.) eta orduz kanpo jandakoak, arteriosklerosia eta kardiopatia iskemikoa errazte dituzte, jadanik haurtzaroan hasita. Pubertaro eta nerabetasunera heltzean, ume batzuk (oro har gero eta lodiagoak direnak) modan dagoen gorpuzkera ezin hobea edukitzeko beharrean aurkituko dira, ez dira gustura sentituko bere itxurarekin, eta beste elikadura-eragozpen batzuk pairatzeko arriskuan egongo dira.

Horregatik, gure eskolan hitzaldiak egingo dira gosariaren garrantziaren inguruan. Hitzaldi hauek, 4.A eta 4.B mailakoentzat izango da.